Lehen Hezkuntzarako 5 HBI euskaraz jadanik! ¡5 REA para Educación Primaria ya en euskara!
El siguiente texto se ofrece en versión bilingüe, euskera y castellano. Lehen Hezkuntzarako 5 HBI euskaraz jadanik! 2014an, EDIA Proiektua abenturan murgildu ginen. Helburua proiektu bidezko ikaskuntzan oinarritutako material didaktikoa sortzea izan zen. Horretarako, sekuentzia didaktiko osoak eta diziplinartekoak diseinatzen hasi ginen, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta. Horiek guztiak prestatuta daude ikasleek zuzenean erabil ditzaten, eta narratibari jarrai diezaiokete ataletan zehar, hasieratik amaierako produktua aurkeztu arte. Sekuentzia guztien ezaugarri komunak hauek dira: Prozesu desberdinak lantzen dituzte, proiektu motaren arabera. Maila kognitibo desberdinetako zereginen diseinua zaindu da, analisia, sintesia, ebaluazioa eta sorkuntza lehenetsita. Batez beste 20-30 saio…